Gai honen inguruko informazioaren bilketan, artikulu interesgarri ezberdinak ikusi ditut. Hauetan, hezkuntzan blogen erabilerak dituen onura didaktikoak ageri dira.
Blogen bidez, ikasleek pentsatu, idatzi, parte hartu eta elkarren artean jakintzak banatzen dituzte. Ikasleak hezkuntzan aktiboki parte hartzeko aukera eskaintzen die, hauek informazioa partekatzen baitute eta beste norbaitek idatzitakoaren gainean iruzkinak egin ditzazkete. Honetaz gain:
- Kooperazioa eta elkarlaguntza bultzatzen dira, lanak garatzeko sasoian.
- Bere egiturak ikaskuntza aktiboa bultzatzen du.
- Testu-iruzkin eta RSSek, halaber, erraztu egiten dute irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa. Irakasleek segituan erantzun diezaiekete ikasleei.
- Baliabideek, esaterako, egutegiak lanak ordurako bidaltzea ahalbidetzen du.
- Blogek baliabide ezberdinak eskaintzen dizkiete ikasleei beraien garapenerako.
- Proiektuak nola doazen eboluzionatzen ikus daiteke.
- Ikasleek beraien iritziak ematen dituzte, web interesgarrienak adierazten dituzte, kritikak adierazten dituzte.
Blogek hezkuntzan erabilera ezberdinak izan ditzakete, portafolio elektroniko bezala, ikasle eta irakasleentzako web orria, talde lanean lan egiteko tresna, baita ikerketarakoa tresna bezala. Beraz, esan nezake hauen erabilera onuragarria izan daitekeela ikasgelan.
Hauek dira niretzako gai honekiko helbide interesgarrietako batzuk:
http://blogrum.wordpress.com/http://beriain.nireblog.com/
http://www.slideshare.net/nestoralonso/blogs-y-educacin
http://blog.educastur.es/blogs-y-educacion/uso-de-los-blogs-en-el-aula/
BLOGEN INGURUKO BIDEOA
Honetan ikus dezakegu, blogen aplikazioak izan duen eragina herrialde honetan. Hauen bidez, beraien hitza adierazi eta beste lekuetako jendeak ezagutu ditzan ahalbidetzen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario