Teknologia berriak ikasgeletan areagotu egin dira, gaur egunerarte. Baina baliabide hauei eskainitako funtzio didaktikoa eta ikasleentzako ariketak ez dira berrikuntza pedagogikoa. Iada existitzen den pedagogian oinarritzen dira ikasgaiak, hau da, modelo tradizionalean eta ez soziokonstruktibista. Azken hau delarik lortu nahi dena. Teknologiak unitate didaktikoak, ariketak, aurkezpenak, informazioa aurkitzeko, emailak bidaltzeko eta administraziorako erabiltzen dira. Alde batera uzten direlarik konplesutasun eta gaitasun handia eskatzen duten beste erabilerak: material didaktiko digitalak, irakaskuntzarako materiala... garatzea eta sortzea eta eskolen artean proiektuak garatzeko.
Niretzako ideiarik aipagarriena, teknologia berriak ikasgeletan sartu izanagatik ez zaizkiola pedagogia berri bati ateak ireki, izango litzateke. Teknologia berriak integratu dira, existitzen den pedagogia aurrera eramateko erabili da. Eta hau oso esanguratsua iruditu zait, integratu egin dituztelakoan, azalean bakarrik gelditu baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario