Mostrando entradas con la etiqueta Egunkaria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Egunkaria. Mostrar todas las entradas

jueves, 15 de mayo de 2008

08.5.15

Gaurko egunean, arinagoko astean egin genuen power pointera bueltatu eta bertan, lehenbizi titulua jarri eta trantsizioa sartu dugu. Bai hitzei eta baita diapositibari ere nola jarri ikusi dugu. Ondoren borobil bat eta karratu bat egin eta trantsiziozko mugimendua jarri diegu. Hauek lagungarri izango zaizkigu lana eratzeko orduan.
Teoriako klasean, azterketaren puntuetan sakondu eta akordio batera heldu gara.

viernes, 9 de mayo de 2008

08.5.8

Gaurko egunean Power Pointaren erabileran trebatzen aritu gara. Hau da, irudiak egiteaz gain, estekak egin ditugu, orri ezberdinetara nola joan, suinuak jartzen eta grabazioak egiten ere ikasi dugu. Honela bada, irudi bat edo hitz bat klikatuz beste orri batera nola joan ikusi dugu. Haurrentzako ariketa bat eratu dugu, gure lana egiten dugunerako erabilgarri izango zaiguna. Amaitzeko, ordenagailuan bertan gorde dugu eginiko lana.
Ostean, bideo bat ikusi eta berari buruzko iruzkina egin beha dugu. Baita artikulu bati buruzkoak irakurri eta komentatu.

viernes, 25 de abril de 2008

08.4.25

Egun honetan etiketa zerrenda bat sartu dut, horretarako helbidea honetan agertzen ziren pausuak jarraitu ditut: http://blogandweb.com/2007/03/06/nube-de-etiquetas-en-el-nuevo-blogger/


Ostean, http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/search/label/Actividades%20TIC%20aula ko testu irakurri eta honi buruzko iruzkin bat osatu dut. Artikulu honek zer pentsa eman dit ikasgelan teknologia berriei ematen zaien erabileraz.



Txurdinagako IES erabiltzen diren teknologia berriei buruzko bideoa:









jueves, 24 de abril de 2008

08.4.24

Gaur gure blogean bideo bat nola sartu ikasi dugu. Ondoren binkuluen lista erabiliz gure gelakide guztien blog helbideak sartu ditugu. Gelan teknologia berriek hezkuntzan duten eraginari buruzko eztabaidari hasiera eman aurretik, bideo bat ikusi dugu. Bertan teknologiek irakaste-ikaste prozesuan izan ditzazketen eraginak jarri dira esanetan. Hauen bidez, ikasleak beraien hezkuntzaren eragile izango dira, baina horretarako irakasleen rola ere aldatu beharra dago.
ARIÑO, TERUELEKO HERRIAN IKASGELA DIGITALAK
Gela digital hauetan, irakasleak arbel digitala erabiltzeaz gain, ikasleek ere ordenagailua dute materialtzat. Ordenagailuen bitartez, ariketak egien dituzte, beste ikasleekin harremanetan jartzen dira... Honen bidez, ematen diren gaiak eta hauei dagozkien azalpenak aktiboak dira, eta ikasleen parte hartzeaz ez dago dudarik. Horrela ikasleak beraien irakasle izan daitezen bultzatu nahi da, autonomo bihurtuz.
Herri txikiek zenbaitetan ez dute herri handiek izan ditzazketen baliabideak eskura, museoak, egunkariak... Beraz, herri txikietan sortzen den beharrizana hain da haundia, beharrezkoa dela horrelako aldaketa bat egitea. Gaur eguneko munduan atzean gelditu nahi ez badute eta ikasgaietarako beharrezko dituzten baliabideak eskura izateko ezinbestekoa da. Herri handietan aldiz, posibilitateak anitzak direnez, ez da ordenagailuz soiliko irakaskuntza finkatzeak ekar ditzakeenetan harrizkatzen.
Halaber, irakasleek esfortzu handiagoa egin behar dute, ikasgaiak prestatu, unitate didaktikoak finkatu, ariketa egokiak aukeratu, materiala sailkatu behar dute besteak beste. Guzti honekin irakasleak ikasleen gidari izan nahi du.
Ikasleak autonomiaz aritzeaz gain, dinamikoak, parte hartzaileak sortzen dira, materialak aukeratu eta aztertzen, kritikoak izaten eta hausnarketak egiten ikastean dute, baita txikitatik teknologia berriekin aritzeak beraietan trebatzea dakar.
Nire ustez teknologia hauek ikasleak beren buruaren irakasle izateko baldintzak ahalbidetzen dizkiete. Irakasleak prestaturik egonez gero, ikasgai motibagarri eta dinamikoak sor ditzazke, irudi mugikorrak, musika... sar daitezke. Ikasleek bere aldetik, ikaskuntzan eskuhartze handiagoa dute. Gainera, txikitatik teknologia berri hauekin harremanetan egoteak, etorkizuneko izaki bihurtzen ditu. Beste aldetik, alde txar bezala aipatuko nuke, bai irakasle eta bai gurasoen formakuntza bat behar dela, irakasleek lan gehiago egin beharko dute (hau ez delarik denen gustukoa izango). Ondo legoke honelako ikasgela batean irakasle bezala aritzea, benetan dituen alde onak eta ez hain onak ikusteko.

jueves, 17 de abril de 2008

08.4.17

Gaur http://www.youtube.com/watch?v=Fnh9q_cQcUE helbidean sartu naiz bideo bat ikusteko, bertan IKTak hezkuntzan duen eragina ikusi ahal izan dut. Lehengo hezkuntzan eta gaur egunean eman diren ezberdintasun eta aurrerakuntzez hausnarketak eragin dizkit.
Lehengo hezkuntzaren bitartez haurrek fabriketan lan egiteko prestatzen ziren, baina gaur egun hezkuntzaren bidez, ikasleak biharko teknologiaren egile bihurtu nshi dira.
Ondoren aurreko astean eginiko Blogean argazkia ipintzeaz gain, erlojua sortu dugu. Horretarako urrats hauek jarraitu ditugu: Personalizatu/ diseinua/ add a page element/HTML java script. Gero erlojua aukeratu eta kodea bilatzeko helbide honetan sartu naiz: http://www.clocklink.com/gallery_wlppr.php
Ostean, Blogen informazio didaktikoari buruzko informazioa aurkitu eta kuskuzeatu dut. Interesgarrienak iruditu zaizkidan helbideak gorde eta hauen inguruko iruzkina eratu dut, linkak jarriz.

jueves, 10 de abril de 2008

08.4.10

Gaurko klasean Blogaren erabilera eta eraketa izan dugu gai. Honen bitartez, artikuluak edo albisteak, irudi eta soinuak publika ditzakegu. Edonork dohainik egin dezake egunkari elektroniko hau interneten. honen bidez, informazioa gorde, elkartrukatu dezakegu, beste blog batetik informazioa eguneratzeko, lanak egiteko, proiektuak garatzeko, kuaderno pertsonala egiteko balio du. Horretarako gaia pentsatu dugu, edukia adierazten duen izena, erabiltzait¡learen izena eta Blogger.com-en sartu eta hasi egin gara eratzen.
Ostean, Web 2.0ri buruzko bideoa ikusi eta iruzkina egin dut. Honetaz gain, "Teknologia berriak eguneroko bizitzan" titulupeko bideoaren inguruan ere hausnarketa egin dut.