jueves, 10 de abril de 2008

08.4.10

http://es.youtube.com/watch?v=OwWbvdllHVE helbidean Web 2.0-ri buruzko bideoa ikusi dut. Aurretiaz Web 1.0 zegoela ikus dezakeguhau kontsumitzeko sistema aurreratua zen. Honetan egileak informazioa publikatzen zuen eta bitartean kontsumitzaileak bilatu, erabili... egiten zuen. Web 2.0-rekin aldiz, denok gara egile eta aldi berean kontsumitzaile. Erabiltzaileek sortzen dute informazioa, hau elkartrukatuz eta denon artean parte hartuz.
Web 2.0 informazioa sortzeko sistema sozial bezala defini genezake. Beere ezaugarri aipagarrienak, erabiltzaile oro gara informazioaren ekoizle, web dinamikoa dela eta ezagutza denen parte hartze eta elkartrukaketaren bidez eraikitzen dela.
Bere aplikazioak Bloga, Flirck, RSS eta You tube dira. Hauen bitartez kontsumitzaileak nahi duen momentuan, nahi duenari buruz eta kalitatea eskatuz interesatzen zaiona ikus dezake. Emaleak aldi berean, informazio edo publizitatu nahi duen edozer jar dezake edozeinen eskura.
Honek bere aldetik, telebista, irrati eta egunkariak baztertuta geratzea ekar lezake. Beraz, emaleek publizitate modu ezberdinetara jo beharko dute, beraien produktuak kontsumitzaile espezifikoetara egokituz.

No hay comentarios: