Gaur gure blogean bideo bat nola sartu ikasi dugu. Ondoren binkuluen lista erabiliz gure gelakide guztien blog helbideak sartu ditugu. Gelan teknologia berriek hezkuntzan duten eraginari buruzko eztabaidari hasiera eman aurretik, bideo bat ikusi dugu. Bertan teknologiek irakaste-ikaste prozesuan izan ditzazketen eraginak jarri dira esanetan. Hauen bidez, ikasleak beraien hezkuntzaren eragile izango dira, baina horretarako irakasleen rola ere aldatu beharra dago.
ARIÑO, TERUELEKO HERRIAN IKASGELA DIGITALAK
Gela digital hauetan, irakasleak arbel digitala erabiltzeaz gain, ikasleek ere ordenagailua dute materialtzat. Ordenagailuen bitartez, ariketak egien dituzte, beste ikasleekin harremanetan jartzen dira... Honen bidez, ematen diren gaiak eta hauei dagozkien azalpenak aktiboak dira, eta ikasleen parte hartzeaz ez dago dudarik. Horrela ikasleak beraien irakasle izan daitezen bultzatu nahi da, autonomo bihurtuz.
Herri txikiek zenbaitetan ez dute herri handiek izan ditzazketen baliabideak eskura, museoak, egunkariak... Beraz, herri txikietan sortzen den beharrizana hain da haundia, beharrezkoa dela horrelako aldaketa bat egitea. Gaur eguneko munduan atzean gelditu nahi ez badute eta ikasgaietarako beharrezko dituzten baliabideak eskura izateko ezinbestekoa da. Herri handietan aldiz, posibilitateak anitzak direnez, ez da ordenagailuz soiliko irakaskuntza finkatzeak ekar ditzakeenetan harrizkatzen.
Halaber, irakasleek esfortzu handiagoa egin behar dute, ikasgaiak prestatu, unitate didaktikoak finkatu, ariketa egokiak aukeratu, materiala sailkatu behar dute besteak beste. Guzti honekin irakasleak ikasleen gidari izan nahi du.
Ikasleak autonomiaz aritzeaz gain, dinamikoak, parte hartzaileak sortzen dira, materialak aukeratu eta aztertzen, kritikoak izaten eta hausnarketak egiten ikastean dute, baita txikitatik teknologia berriekin aritzeak beraietan trebatzea dakar.
Nire ustez teknologia hauek ikasleak beren buruaren irakasle izateko baldintzak ahalbidetzen dizkiete. Irakasleak prestaturik egonez gero, ikasgai motibagarri eta dinamikoak sor ditzazke, irudi mugikorrak, musika... sar daitezke. Ikasleek bere aldetik, ikaskuntzan eskuhartze handiagoa dute. Gainera, txikitatik teknologia berri hauekin harremanetan egoteak, etorkizuneko izaki bihurtzen ditu. Beste aldetik, alde txar bezala aipatuko nuke, bai irakasle eta bai gurasoen formakuntza bat behar dela, irakasleek lan gehiago egin beharko dute (hau ez delarik denen gustukoa izango). Ondo legoke honelako ikasgela batean irakasle bezala aritzea, benetan dituen alde onak eta ez hain onak ikusteko.