jueves, 15 de mayo de 2008

08.5.15

Gaurko egunean, arinagoko astean egin genuen power pointera bueltatu eta bertan, lehenbizi titulua jarri eta trantsizioa sartu dugu. Bai hitzei eta baita diapositibari ere nola jarri ikusi dugu. Ondoren borobil bat eta karratu bat egin eta trantsiziozko mugimendua jarri diegu. Hauek lagungarri izango zaizkigu lana eratzeko orduan.
Teoriako klasean, azterketaren puntuetan sakondu eta akordio batera heldu gara.

viernes, 9 de mayo de 2008

08.5.9

Teknologiak edo metodologia?

Bideoan ikusi ahal izan dugun bezala, teknologia berrien munduan murgiltzea ez da bakarrik teknologia horiek ikasgelan sartzea. Planteatzen diren helburuak lortzeko baliagarriak izateko beharrezkoa da metodologian zentratu eta honi buruzko hausnarketa sakona egitea. Hezkuntzaren eraginkortasuna metodologiaren aldakuntzan egongo litzateke, eta horretarako denen esku hartzea beharrezkoa da. Prozesu honen aldeko jarrera positiboak eta kooperazioan gogor lan egiteak aurrera eramango du metodologia berri baten aplikazioa.
Gaur egun eskoletan ikusi daiteke ikuspegi eta kontzepzio aldaketa hori, gehienetan irakasle gazteenetan nahiz eta asko izan nagusiak mugei aurre egiteko prest daudenak. Izan ere, teknologiei dagokienez, hauekiko zailtasunak eta metodologia berriak aplikatzeko uzkur ageri direnek, behartuta sentitzen direlako besterik ez dituzte erabiltzen. Baina hauek teknologiei ematen dieten erabilera bideoan ikusitakoaren antzekoa da, hau da, beraien betiko metodologia aldatu gabe teknologia berrietan islatzen dute. Ondorioz, honek ez dakar inolako aurrerapausurik hezkuntzan. Hala ere, kontutan hartzekoa da ez dela erraza gauza berriak bat-batean ikastea, batez ere ez dakizunean nola. Horretarako beharrezko irakaskuntza eskaini beharko zaie irakasleei eta bestelakoei.
Bukatzeko, esanak esanda geratu diren arren, eskoletan hezkuntzak lortu nahi dituen helburuak betetzeko bidean astiro baina trinko doazela aurrera.

08.5.8

Gaurko egunean Power Pointaren erabileran trebatzen aritu gara. Hau da, irudiak egiteaz gain, estekak egin ditugu, orri ezberdinetara nola joan, suinuak jartzen eta grabazioak egiten ere ikasi dugu. Honela bada, irudi bat edo hitz bat klikatuz beste orri batera nola joan ikusi dugu. Haurrentzako ariketa bat eratu dugu, gure lana egiten dugunerako erabilgarri izango zaiguna. Amaitzeko, ordenagailuan bertan gorde dugu eginiko lana.
Ostean, bideo bat ikusi eta berari buruzko iruzkina egin beha dugu. Baita artikulu bati buruzkoak irakurri eta komentatu.

08.5.9

"Ordenadores en el aula"

http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2008/02/el-desarrollo-de-competencias.html
Orrialde honetan agertzen den artikuluari erreferentzia eginez, esan genezake hezkuntzaren helburu nagusietako bat ikasle autonomoa, kritikoa, parte hartzailea... sortzea dela. Hau orain dela urte batzutatik ona eta etorkizunerako helburu da bederen. Beraz, hezkuntzaren metodologia, baliabide... aldatzen doazen arren, azkenean lortu nahi dena ez da ezberdina. Gaur egunean, teknologian ari gara zentratzen eta ikastetxeetan bidea ematen. Ezinezkoa da egunetik gauera gauzak aldatzea, baina astiro-astiro aurrera egiten ari den prozesua da.